Abiatu dituzte sanpelaioak Iñurritzan

Aritz Mutiozabal 2012ko ekainaren 16a

Urtero bezala, sanpelaioetarako astebete lehenago, festari ekin diote Iñurritzan. Auzoko jai batzordeak antolatuta, bertako eta artisautzako produktuen azoka egin dute goizean, baita Juan Luis Mendizabal Mendi margolariaren eskutik marrazki txokoa er...

Urtero bezala, sanpelaioetarako astebete lehenago, festari ekin diote Iñurritzan. Auzoko jai batzordeak antolatuta, bertako eta artisautzako produktuen azoka egin dute goizean, baita Juan Luis Mendizabal Mendi margolariaren eskutik marrazki txokoa ere. Eguerdian, jende dezente gerturatu da txakolin dastaketaz gozatzera, eta txorizo mokadutxoak jatera. Arratsaldean, Mollarri dantza taldearen erkustaldia izango da eta, gero, triki poteoa auzoko tabernetan. Egunari kantarekin bukatuko dute; Iñurritzako Jai Batzordearen elkartean izango da eta borondatearen truke, patatak errioxar erara jateko aukera izango da.

IMG_0610 IMG_0583 IMG_0603 IMG_0597 IMG_0601 IMG_0590 IMG_0593 IMG_0591 IMG_0595 IMG_0585

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide