Gaur, 19:00etatik aurrera, pintxo poteo berezia antolatu dute Aizarnazabalgo Uztarri eta Inda Mendi tabernetan eta Gaztetxean; 1,50 euroren trukean pintxo bat eta edaria (ura, ardoa edo zuritoa) kontsumitzeko aukera izango da. Bezeroak erakartzeko asmoarekin jarriko dute abian ekimen berria. Ekimenak gaur izaten duen harreraren arabera segitu edo ez erabakiko dute antolatzaileek.