Hondakinen kudeaketa jorratuko dute Solasgunea ekimenean

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 15a

Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak hondakinen kudeaketaren inguruan hitz egiteko Solasgunea antolatu dute, eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako elkarte eta taldeetako ordezkariei dei egin die bertan parte hartzeko. Hurrengo ostegunean, hilak 21ean, elkartuko dira, Zarauzko merkatu plazako lehenengo solairuan, 18:30ean; bertara joateko izena emateko epea hilak 20ko 12:00etan amaituko da; horretarako Urola Kostako Udal Elkartearekin jarri behar da harremanetan, 943-89 08 08 telefonora deituta edo harrera@urolakosta.org helbidera idatzita. Solasgunea Europa mailako ekimen batean oinarritzen da; egitasmo honetan sei eta zortzi lagun arteko taldeak osatzen dituzte, eta dinamizatzaile batekin gai jakin baten inguruan eztabaidatzen dute; kasu honetan metodologia hori erabiliko dute, baina hondakinen kudeaketa izango dute hizpide, eta iritzi desberdinak partekatuz talde-erabaki batera iristea izango dute helburu. Saioa faseka eramango dute aurrera; lehenengoan, partaide bakoitzak mahai-tapiza izango du aurrean, eta txartel batzuen bidez informazioa jasoko du; bigarren fasean eztabaidatu egingo dute, “talde-ikuspuntu” batera iritsi daitezen. Azkenik, “jarrera politiko eta sozial bat elkarrekin hartzen” saiatuko dira. Antolatzaileek adierazi dute 50 pertsonek parte hartzeko prestatu dutela saioa, eta eskualdeko elkarteak eta eragileak gonbidatu dituzte. Italian landutako materiala erabiliko dute bertaratzen direnek; horien arabera, materialak “gaia ikuspuntu askotatik aztertzeko aukera ematen du”. Solasgunera joatekoak diren ordezkariei aldez aurretik izena emateko [...]


Urola Kostako Udal Elkarteak eta Zarauzko Udalak hondakinen kudeaketaren inguruan hitz egiteko Solasgunea antolatu dute, eta Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako elkarte eta taldeetako ordezkariei dei egin die bertan parte hartzeko. Hurrengo ostegunean, hilak 21ean, elkartuko dira, Zarauzko merkatu plazako lehenengo solairuan, 18:30ean; bertara joateko izena emateko epea hilak 20ko 12:00etan amaituko da; horretarako Urola Kostako Udal Elkartearekin jarri behar da harremanetan, 943-89 08 08 telefonora deituta edo harrera@urolakosta.org helbidera idatzita.

Solasgunea Europa mailako ekimen batean oinarritzen da; egitasmo honetan sei eta zortzi lagun arteko taldeak osatzen dituzte, eta dinamizatzaile batekin gai jakin baten inguruan eztabaidatzen dute; kasu honetan metodologia hori erabiliko dute, baina hondakinen kudeaketa izango dute hizpide, eta iritzi desberdinak partekatuz talde-erabaki batera iristea izango dute helburu. Saioa faseka eramango dute aurrera; lehenengoan, partaide bakoitzak mahai-tapiza izango du aurrean, eta txartel batzuen bidez informazioa jasoko du; bigarren fasean eztabaidatu egingo dute, “talde-ikuspuntu” batera iritsi daitezen. Azkenik, “jarrera politiko eta sozial bat elkarrekin hartzen” saiatuko dira.

Antolatzaileek adierazi dute 50 pertsonek parte hartzeko prestatu dutela saioa, eta eskualdeko elkarteak eta eragileak gonbidatu dituzte. Italian landutako materiala erabiliko dute bertaratzen direnek; horien arabera, materialak “gaia ikuspuntu askotatik aztertzeko aukera ematen du”. Solasgunera joatekoak diren ordezkariei aldez aurretik izena emateko eskatu die, antolatzaileek taldeak antolatu eta azpiegitura prestatu dezaten.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide