Kirol Aukera ISBk Espainiako Txapelketa jokatuko du asteburuan

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 15a

Iraurgi Saskibaloi Elkarteko Kirol Aukera ISBk Espainiako txapelketa jokatuko du asteburuan Vecindarion (Kanaria Handia). Jose Luis Zubizarreta Xubi-k entrenatzen duen infantil mailako taldea Euskadiko txapelduna izan da, Baskoniari eta Durangoko Tabirari irabazi ostean. Garaipen horri esker, bihartik hilaren 23ra bitartean Kanaria Handian jokatuko den Espainiako Txapelketan aritzeko txartela du. Lehiaketako arauek hala aginduta hamabi jokalari joango dira txapelketa jokatzera. Iraurgikoak jakitun dira maila oneko taldeen aurka aritu beharko dutela eta lehiatzea izango dute helburu, " litekeena da datorren astebururako txapelketatik kanpo egotea. Baina, hau sari bat da guretzako, eta gu baino hobeagoen aurka borrokatzen eta besteei irabazten saiatuko gara", azaldu du Zubizarretak. Txapelketak ondo pasatzeko, lehiatzeko eta gauza berriak ikasteko balioko diela esan du azpeitiar entrenatzaileak. Aurten harrobiko jokalariekin emaitza bikainak lortu dituztela eta ezusteko galanta hartu dutela esan du.  

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide