Lagun Onak-ek 2011n jaiotakoentzako entrenamendua antolatu du

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 15a

Azpeitiko Lagun Onak futbol taldea hasi da 2012-2013 denboraldia prestatzen. Hori dela eta, 2001 urtean jaiotako haurrentzako deialdia egin du. Urte horretan jaiotako haurrek entrenamendua izango dute datorren asteartean, ekainaren 19an, Garmendipen. Entrenamendua 18:30ean hasiko dute. Deialdira joaten diren haurrei futbolerako ekipamenduarekin joateko eskatu die Azpeitiko futbol klubak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide