Getariako EAJk hondakinen kudeaketaren inguruko hitzaldia antolatu du datorren asteazkenerako, hilak 20. Karlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Diputatu ohiak eskainiko du saioa, Hondakinen kudeaketa birziklapena eta aurrera begirako aukerak izenpean. 19:00etan izango da hitzaldia, udaletxeko pleno aretoan; antolatzaileek adierazi dute hitzaldia irekia dela.