Ostiralean, ekainaren 15ean, irekiko dituzte Aiako kanpoko igerilekuetako ateak eta udaran irailaren 16ra bitartean egongo dira irekita. Ordutegia 11:00etatik 20:00etara bitartekoa izango da.
Txartelak egun osokoak eta egun erdikoak egongo dira eta baita hiru hilabeterako edo hilabete baterako bonoak ere. Gainera, bonoetan herritarren eta kanpotarren artean prezioak ezberdinak izango dira, baita adinaren arabera ere.
Eguneroko txartelak
- Egun osokoak
4 urtetik 15 urtera: 4 euro
16 urtetik gorakoak: 5 euro
- Egun erdikoak (Arratsaldeko 17:00etatik aurrera)
4 urtetik 15 urtera: 2 euro
16 urtetik gorakoak: 3 euro
Hiru hilabeterako bonoak
- Herritarrak
4 urtetik 7 urtera: 12 euro
8 urtetik 15 urtera: 15 euro
16 urtetik gorakoak: 25 euro
- Kanpotarrak
4 urtetik 15 urtera: 30 euro
16 urtetik gorakoak: 60 euro
Hilabeterako bonoak
- Kanpotarrak
4 urtetik 15 urtera: 20 euro
16 urtetik gorakoak: 30 euro
Bestalde, hainbat abantaila edo beherapen ere izango dira:
- 10 pertsonatik gorako taldeei ezarritako prezioaren erdia kobratuko diete, beti ere, alkateari baimena eskatu eta hark emanez gero.
- Herriko jubilatu, pentsiodun eta langabetuek, horrela dela egiaztatuz gero, prezio erdia ordainduko dute.
- Orioko herritarrek (erroldatutakoek), kanpotarren bonoetan %30eko deskontua izango dute.