Zarauzko Gazte Asanblada birsortua aurkeztuko dute bihar, Zagar Egunean

Ane Olaizola 2012ko ekainaren 15a

Zaga Zarauzko Gazte Asanblada birsortu du herriko gazte talde batek. «Gazteen arazoak lantzeko beharra» dagoela ikusi du hainbat zarauztarrek, eta kalean «mugimentua sortzeko» asmoz esnatu dute Zaga, talde «anitza» eta «integratzailea». Hala, taldeak herritarren aurrean aurkezpena egingo du bihar, Zagar Egunean. Hamaiketakoa egin ondoren, gazte olinpiadak egingo dituzte munoan. 13:30ean, frontoi txikia Zagar Plaza izenarekin inauguratuko dute, «sinbolikoki», eta bertan egingo dute ekitaldian taldea aurkeztuko dute. Halaber, Arraio Irratiak zuzenean jarraituko du saioa. Eguerdian, bazkaria eta bertso saioa izango dute, eta txartelak gaztetxean eta Eguzki eta Marmol talbernetan eros daitezke, sei eurotan. 18:00etan, poteoa hasiko dute, eta gauean erromeria izango da, musika plazan. Arazoiei aurre eginez «Ikusi genuen gazteak asanblada osatzeko gogoarekin zeudela; azken urteetan hilda egon da asanblada, baina martxoan egin genuen Dinamitatuai! egitasmoan jende berria elkartu zitzaigun, eta herriko hutsuneari aurre egiteko une aproposa dela iruditu zaigu», adierazi dute asanbladako kideek. Hala, Zaga «herriko gazte guztien arteko topalekua» izan dadin nahi dute, euren artean harremanak sendotuz. Bestetik «kolektibo moduan» dituzten arazoak konpontzen saiatuko dira; besteak beste, «herrian modu duinean lan eta bizitzeko» eskubidea, botere harremanak eta «kontsumismo hutsetik» harago, bestelako aisialdi ereduak landuko dituzte. Taldearekin zarauzkoasanblada@gmail.com helbidearen bidez jar daiteke harremanetan, baita sare sozialen bidez ere. Asanblada larunbatetan [...]

Zaga Zarauzko Gazte Asanblada birsortu du herriko gazte talde batek. «Gazteen arazoak lantzeko beharra» dagoela ikusi du hainbat zarauztarrek, eta kalean «mugimentua sortzeko» asmoz esnatu dute Zaga, talde «anitza» eta «integratzailea». Hala, taldeak herritarren aurrean aurkezpena egingo du bihar, Zagar Egunean.
Hamaiketakoa egin ondoren, gazte olinpiadak egingo dituzte munoan. 13:30ean, frontoi txikia Zagar Plaza izenarekin inauguratuko dute, «sinbolikoki», eta bertan egingo dute ekitaldian taldea aurkeztuko dute. Halaber, Arraio Irratiak zuzenean jarraituko du saioa. Eguerdian, bazkaria eta bertso saioa izango dute, eta txartelak gaztetxean eta Eguzki eta Marmol talbernetan eros daitezke, sei eurotan. 18:00etan, poteoa hasiko dute, eta gauean erromeria izango da, musika plazan.

Arazoiei aurre eginez
«Ikusi genuen gazteak asanblada osatzeko gogoarekin zeudela; azken urteetan hilda egon da asanblada, baina martxoan egin genuen Dinamitatuai! egitasmoan jende berria elkartu zitzaigun, eta herriko hutsuneari aurre egiteko une aproposa dela iruditu zaigu», adierazi dute asanbladako kideek. Hala, Zaga «herriko gazte guztien arteko topalekua» izan dadin nahi dute, euren artean harremanak sendotuz. Bestetik «kolektibo moduan» dituzten arazoak konpontzen saiatuko dira; besteak beste, «herrian modu duinean lan eta bizitzeko» eskubidea, botere harremanak eta «kontsumismo hutsetik» harago, bestelako aisialdi ereduak landuko dituzte. Taldearekin
zarauzkoasanblada@gmail.com helbidearen bidez jar daiteke harremanetan, baita sare sozialen bidez ere. Asanblada larunbatetan elkartzen da, 11:00etan, gaztetxean, eta herritar guztiak gonbidatu dituzte.
Era berean, logo lehiaketako irabazlea erabaki dute, eta aurrerantzean hori izango da taldearen irudia. Facebookeko atarian ikus daiteke logoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide