Orioko Mandalara taldeak I ching Dao taoismoan oinarritutako garapen pertsonalaren inguruko ikastaroa antolatu du larunbaterako eta iganderako. Beñat Arbelaitz Gallego akupuntore, tai chi irakasle eta I Ching Dao meditazio sistemako irakaslea da. 10:30eatik 13:30eara eta 16:00etatik 19:00etara bitartean izango dira larunbateko saioak; igandean, berriz, 10:00etatik 13:30eara bitartean egingo dute ikastaroa, Orioko kosta tailerrean. Tailerrean parte hartzeko 80 euro ordaindu behar da.