Gutuna: Elkartasun ekimenak oztoporik gabe

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 14a

Lagunek liburuak eman zizkigutenez, Ekaitzen datuak jarri, paketea motxilan sartu, treneko txartelak eta dokumentazioa daramatzagula ziurtatu, eta bagoaz; Hendaiatik arratsaldeko 19:20ko trena hartu, eta goizeko 07:15ean atzerapenik gabe, iritsi gara Austerlitzeko geltokira. Ondo aurkitu dugu semea, pozik, familia eta herriko azken berrien jakin-minez: ea aitona-amonak nola dauden; Txuri, Labi eta Zaporraren ongi etorriak nolakoak izan diren; Plazak Bete ekimenaren arrakasta komentatu... Pozik eta ilusioz bizi du Euskal Herrian zabaldu den aro berria, lasai hartzeko, atzera bueltarik ez dagoela, baina pazientziaz eta inurri lana eginez aurrera goazela dio.Zirt-zart batean joan dira bisitak iraun dituen 40 minutuak. Estu-estu besarkatu, musukatu, eta bagoaz. Itxarongelan utzitako dokumentazioa jaso, eta kanpora. Arratsaldean trena hartu dugu Zarautzera gauez itzultzeko; tristurari buelta ematen saiatuko gara, etsipena eta mina herriko elkartasunarekin osatuz... Hendaiara iritsi, kotxea hartu, eta etxera. Hurrengo egunean ohiko bizimoduari eutsi behar, mila kilometrora, ziegan ia egun osoa, mendeku hutsagatik eskubiderik gabe dagoen semeaz oroituz. Hala ere, duintasunak eta herrian jasotzen dugun elkartasunak aurrera egiteko indarra ematen digu: ostiralero enkarteladara hurbiltzen direnak, bisitetara joaten diren lagunak, txosnetako festak, herrian antolaturiko zenbait ekimenak, kalean gutaz kezkatzen direnak, Bilboko manifestazioetara joan zirenak... Horiek guztiek Ekaitz etxean ikusiko dugun eguna hurbilago sentiarazten digute, gizarte libreago eta askeago bat izango [...]

Lagunek liburuak eman zizkigutenez, Ekaitzen datuak jarri, paketea motxilan sartu, treneko txartelak eta dokumentazioa daramatzagula ziurtatu, eta bagoaz; Hendaiatik arratsaldeko 19:20ko trena hartu, eta goizeko 07:15ean atzerapenik gabe, iritsi gara Austerlitzeko geltokira.
Ondo aurkitu dugu semea, pozik, familia eta herriko azken berrien jakin-minez: ea aitona-amonak nola dauden; Txuri, Labi eta Zaporraren ongi etorriak nolakoak izan diren; Plazak Bete ekimenaren arrakasta komentatu...

Pozik eta ilusioz bizi du Euskal Herrian zabaldu den aro berria, lasai hartzeko, atzera bueltarik ez dagoela, baina pazientziaz eta inurri lana eginez aurrera goazela dio.Zirt-zart batean joan dira bisitak iraun dituen 40 minutuak. Estu-estu besarkatu, musukatu, eta bagoaz. Itxarongelan utzitako dokumentazioa jaso, eta kanpora.
Arratsaldean trena hartu dugu Zarautzera gauez itzultzeko; tristurari buelta ematen saiatuko gara, etsipena eta mina herriko elkartasunarekin osatuz... Hendaiara iritsi, kotxea hartu, eta etxera. Hurrengo egunean ohiko bizimoduari eutsi behar, mila kilometrora, ziegan ia egun osoa, mendeku hutsagatik eskubiderik gabe dagoen semeaz oroituz. Hala ere, duintasunak eta herrian jasotzen dugun elkartasunak aurrera egiteko indarra ematen digu: ostiralero enkarteladara hurbiltzen direnak, bisitetara joaten diren lagunak, txosnetako festak, herrian antolaturiko zenbait ekimenak, kalean gutaz kezkatzen direnak, Bilboko manifestazioetara joan zirenak... Horiek guztiek Ekaitz etxean ikusiko dugun eguna hurbilago sentiarazten digute, gizarte libreago eta askeago bat izango dugun eguna.
Horregatik guztiagatik, guri eta Ekaitzi elkartasuna adierazten digutenen kontrako erasoak ulergaitzak zaizkigu, gure aurkakoak bailiran bizi baititugu: Euskal Presoen Kolektiboko eskubideen urraketa salatzeko egiten diren hamaika ekimenekiko jazarpenak, Gurekin Jaiko eta txosnetako baimen eskaera eginiko kideen aurkako erasoak etab. ezin ditugu ulertu.
Azken hilabeteetan 4 herritarren askatasuna ospatu dugu: Tximas, Txuri, Labi eta Zaporra. Ospakizun hauekin, guztiekin batera, egunak eta asteak iraun duen irribarrea marraztu du etxekoen aurpegietan, jakin badakigulako, gure artean izango dela noizbait semea, eta zarauztarrok egun hori elkarrekin ospatuko dugula.
Beraz, utz iezaiezue, gazte zein helduei, elkartasun ekimenak burutzen. Laster, herriko eta auzoko jaiak ospatzen hasiko garen egun hauetan, semearen alde, eta era berean, preso eta errefuxiatuen alde egiten diren elkartasun ekimenak oztoporik gabe eta normaltasunez bizi ditzagun zarauztarrok.

Sirvent-Auzmendi sendia.
Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide