GUTUNA: “Administrazioan ere euskaraz!”

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 14a

Datorren asteburuan Eusko Jaurlaritzak esleitutako lanpostu publikoak eskuratzeko azterketa egin behar izango du Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetara (LEP) aurkezten den herritar askok. Ekainaren 15, 16 eta 17an Barakaldoko BECen egingo diren oposaketek ez dute berrikuntza handirik ekarriko herri euskaldunari dagokionez. Zaharrak berri, beraz. Oraingoan ere, euskaraz bizi nahi dugunon hizkuntza eskubideak urratu egingo dira. Behin eta berriz huts egin duten euskara planak existituko ez bailiran, kontratazio-politikak ez du bermatuko langile berriek euren lana euskaraz egin edo administraziora hurbiltzen diren herritarrei ematen zaien zerbitzua euskaraz izatea. Arazo horiei aurretik datozen guztiak gehitu behar zaizkio. Hemendik aurrera ere, hortaz, euskaldunok enegarren mailako herritar izaten jarraituko dugu administrazioaren aurrean eta ezin izango dugu merezi dugun zerbitzu duinik jaso. Euskaraz bizi nahi dugun herritarrok aspalditik datozen oztopoekin egingo dugu topo aurrerantzean ere Jaurlaritzaren iruzur berri honen bidez. Egoera ez da kasualitatea. Jaurlaritza gidatzen dutenen bultzada politikoak eraginda dator. Bengoa eta Celaá sailburuek kargua hartu dutenetik, gainera, herri euskaldunaren aurkako erasoak areagotu eta atzerapauso dezente eman dira. Honengatik guzti honengatik, iraganeko formulak salatu eta euskaraz bizitzeko ezinbestekoa den hizkuntza politika burujabea aldarrikatzea dagokigu euskaldunoi. EHEk LEP honen aurrean egiten duen irakurketa konkretu eta sakona plazaratuko dugu egunotan hainbat herri eta auzotan egingo dituen [...]

Datorren asteburuan Eusko Jaurlaritzak esleitutako lanpostu publikoak eskuratzeko azterketa egin behar izango du Hezkuntza eta Osakidetzako Lan Eskaintza Publikoetara (LEP) aurkezten den herritar askok. Ekainaren 15, 16 eta 17an Barakaldoko BECen egingo diren oposaketek ez dute berrikuntza handirik ekarriko herri euskaldunari dagokionez. Zaharrak berri, beraz.

Oraingoan ere, euskaraz bizi nahi dugunon hizkuntza eskubideak urratu egingo dira. Behin eta berriz huts egin duten euskara planak existituko ez bailiran, kontratazio-politikak ez du bermatuko langile berriek euren lana euskaraz egin edo administraziora hurbiltzen diren herritarrei ematen zaien zerbitzua euskaraz izatea. Arazo horiei aurretik datozen guztiak gehitu behar zaizkio. Hemendik aurrera ere, hortaz, euskaldunok enegarren mailako herritar izaten jarraituko dugu administrazioaren aurrean eta ezin izango dugu merezi dugun zerbitzu duinik jaso. Euskaraz bizi nahi dugun herritarrok aspalditik datozen oztopoekin egingo dugu topo aurrerantzean ere Jaurlaritzaren iruzur berri honen bidez.

Egoera ez da kasualitatea. Jaurlaritza gidatzen dutenen bultzada politikoak eraginda dator. Bengoa eta Celaá sailburuek kargua hartu dutenetik, gainera, herri euskaldunaren aurkako erasoak areagotu eta atzerapauso dezente eman dira.

Honengatik guzti honengatik, iraganeko formulak salatu eta euskaraz bizitzeko ezinbestekoa den hizkuntza politika burujabea aldarrikatzea dagokigu euskaldunoi.

EHEk LEP honen aurrean egiten duen irakurketa konkretu eta sakona plazaratuko dugu egunotan hainbat herri eta auzotan egingo dituen ekimenen bidez. Horietan azpimarratzekoa izango da heldu den larunbatean (ekainak 16), goizeko 10:30ean BECen bertan LAB sindikatuarekin batera egingo dugun elkarretaratzea. Hemendik, zarauztar euskaldun eta euskaltzale guztiak gonbidatu nahi ditugu aipatu ekimenetan parte hartzera.
Euskaraz bizi nahi dugulako, administrazioan ere euskaraz!

Saioa Arizmendi Manterola (Zarauzko EHE).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide