Getariako Txakolina Saria izango dute jokoan KAE ligan

Aritz Mutiozabal 2012ko ekainaren 14a

Garagardora iristeko txakolinetik pasatu behar dute traineruek. TKE Traineru Kluben Elkarteko liga San Miguel markak ekonomikoki laguntzen duen bezala, KAE Kantauriko Arraun Elkarteko bi ligak Getariako Txakolina jatorri izenak babestuko ditu aurten. Horren berri emateko eta, bide batez, denboraldi berria aurkezteko, Santa Barbara auzoko Santarba txakolindegian bildu dira gaur eguerdian KAEko arduradunak eta elkartea osatzen duten arraun taldeetako ordezkariak nahiz arraunlariak. Elkartetik biziki eskertu du Getariako Txakolina jatorri izenetik emandako bultzada: «Esfortzu horrekin gure kirolaren baloreak eta ezaugarriak ezagutzera eman nahi ditugu. Gure lurrean sustraitutako gogortasuna izango dugu erakusgai». Hori horrela, KAE Liga – Getariako Txakolina Saria izena eramango du aurtengo txapelketak. Eta sari hori, nola ez, lehen eta bigarren multzoko talde irabazleentzat izango da. Talde indartsuak lehian «Lehiaketa interesgarria eta maila altukoa egin nahiko genuke, eta uste dugu lortuko dugula. Lehen multzoko ligan ez ezik, bigarren multzokoan talde indartsuak ditugu, ilusio handiz eta gogo biziz. Aurten, ezustea eman dezakegula iruditzen zaigu, multzo batean zein besteak ontzi oso lehiakorrak baititugu», aditzera eman du KAEko gerente Esteban Goitiak. Eskualdeko ordezkariei dagokienez, lehen multzoan Getaria, Orio eta Zarautz ariko dira nor baino nor, beste bederatzi taldeekin batera. Bigarren multzoan, berriz, ordezkari bakarra lehiatuko da: Orioko bigarren ontzia, hain zuzen ere. Kirol mailari [...]

Garagardora iristeko txakolinetik pasatu behar dute traineruek. TKE Traineru Kluben Elkarteko liga San Miguel markak ekonomikoki laguntzen duen bezala, KAE Kantauriko Arraun Elkarteko bi ligak Getariako Txakolina jatorri izenak babestuko ditu aurten. Horren berri emateko eta, bide batez, denboraldi berria aurkezteko, Santa Barbara auzoko Santarba txakolindegian bildu dira gaur eguerdian KAEko arduradunak eta elkartea osatzen duten arraun taldeetako ordezkariak nahiz arraunlariak.

Elkartetik biziki eskertu du Getariako Txakolina jatorri izenetik emandako bultzada: «Esfortzu horrekin gure kirolaren baloreak eta ezaugarriak ezagutzera eman nahi ditugu. Gure lurrean sustraitutako gogortasuna izango dugu erakusgai». Hori horrela, KAE Liga – Getariako Txakolina Saria izena eramango du aurtengo txapelketak. Eta sari hori, nola ez, lehen eta bigarren multzoko talde irabazleentzat izango da.

Talde indartsuak lehian
«Lehiaketa interesgarria eta maila altukoa egin nahiko genuke, eta uste dugu lortuko dugula. Lehen multzoko ligan ez ezik, bigarren multzokoan talde indartsuak ditugu, ilusio handiz eta gogo biziz. Aurten, ezustea eman dezakegula iruditzen zaigu, multzo batean zein besteak ontzi oso lehiakorrak baititugu», aditzera eman du KAEko gerente Esteban Goitiak. Eskualdeko ordezkariei dagokienez, lehen multzoan Getaria, Orio eta Zarautz ariko dira nor baino nor, beste bederatzi taldeekin batera. Bigarren multzoan, berriz, ordezkari bakarra lehiatuko da: Orioko bigarren ontzia, hain zuzen ere.

Kirol mailari begiratuta, Goitiak lehen aldiz kategoria estreinatzen duen Orioren presentzia nabarmendu zuen: «Talde historikoa da, eta guztiz sendotu dator, arraunlari itzelekin eta lehen mailako prestatzaileekin». Oriotarrekin batera, Camargo eta Isuntza ere aipatu zituen. «Oro har, lehen multzoko hamabi taldeak oso lehiakorrak dira». Bigarren multzo taldeek ere zeresana emango duela adierazi du elkarteko gerenteak: «Afizionatuak badira ere,  maila handia erakusten dute, eta zaleek asko gozatzen dute haiekin».

Lehen multzoko liga 12 estropadaz osatuta egongo da, eta bigarrena, berriz, 13 estropadaz. Denboraldiari datorren astean emango diote hasiera: ekainaren 23an, larunbatean, Gozoneko VIII. Bandera izango dute jokoan bigarren multzokoek, eta igandean, lehen multzokoak lehiatuko dira, Elantxobeko XXV. Banderan. Eskualdean lau estropada jokatuko dituzte: Orioko Bixigu Eguneko Bandera, uztailaren 22an; Getariako Estropada, uztailaren 28an; Orioko Bandera, abuztuaren 4an; eta, azkenik, Amabirjin jaietako Zarauzko Bandera, abuztuaren 15ean.

Aurten ere, emakumezkoen estropadak barneratu dituzte KAE ligetako egutegian. Guztira, hiru proba antolatu dituzte, eta horietan Getaria-Tolosako, Zumaiako eta Orioko traineruek hartuko dute parte, besteak beste. Emakumezkoak Donostiarra Banderan, Orioko Banderan eta Zarauzko Banderan neurtuko dituzte indarak, hurrenez hurren.

Telebistan ikusgai
Orain arte bezala, elkartearen informazio osoa –estropaden egutegia, kronika, sailkapenak eta talde bakoitzaren datu jakingarri guztiak– www.liga-arc.com   webgunean izango dute eskuragarri arraunzaleek. Horrekin batera, urrats bat aurrera eginez, aurten telesaio propioa izango du ETB K/SAT katean, asteburuko jardunaldien berri emateko. Astelehenero izango da, 23:30etik aurrera, eta ordu erdiko iraupena izango du. Ondoren, saio bera astearte arratsaldean errepikatuko dute.

Horretaz gain, denboraldian zehar, KAE ligako hiru estropada emitituko dituzte zuzenean ETBko lehen katean. Lehena, denboraldiko lehen proba izango da, Elantxobeko Bandera; bigarrena, Orioko Bandera; eta hirugarrena, Zarauzko Bandera. Beraz, txakolina inoiz baino biziago dastatuko dute arraunzaleek.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide