GUTUNA: "Mosaikoan parte hartutakoei, esker onez"

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 14a

Ekainaren 8an 250 herritar elkartu ginen Zumaian, guztiok oihu beraren pean: «Errausketarik ez!!». Guretzat handia izan zen jasotako erantzuna: 250 lagun prest, 250 lagun erne, 250 lagun argi. Prest, nork bere kasa egin dezakeen ekintza soil bezain garrantzitsua egiten jarraitzeko: norberaren hondakinak sailkatzeko. Erne, komunikabideetatik datozkigun intoxikazio eta gezurretatik babesteko. Eta argi, informazioa bildu eta iritzi sendo bat osatzeko. Izandako prestutasuna eta jarrera eskertu nahi ditugu, eta ekainaren 17ko ekimenera gonbidatu. Zumaian egin duguna handia izan da; Donostian egingo duguna, erraldoia! Gipuzkoan aire garbia izan dezagun lanean jarraitu behar dugulako, goazen gauzak ondo egitera! Ekainaren 17an guztiok Saguesera!!!! Zero zabor Zumaian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide