Heldu! Gipuzkoako Giza Proba Txapelketan lehiatuko da igandean

Ane Olaizola 2012ko ekainaren 14a

Orioko Heldu! giza proba taldeak Gipuzkoako Taldekako Giza Proba Txapelketa hasiko du igandean. Lehenenego kanporaketa jokatuko du, hain zuzen, Urretxun, eta beste bi talde izango ditu aurrez aurre. Zizurkil eta Urretxuren aurka izango du lehenengo kanporaketa, herriko probalekuan, 12:00etan, eta 1.000 kiloko harria 20 minututan mugitu beharko dute taldekideek. Lehenengo bi postuetan geratzen diren taldeek finalerako txartela lortuko dute, eta hirugarren taldeak beste aukera bat izango du. Izan ere, Villabonan bigarren kanporaketa izango da, uztailaren 31n. Orduan, lau talde lehiatuko dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide