PSE-EEk TAOren inguruan herri kontsulta egiteko eskatu du

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko ekainaren 14a

Zarauzko Udal Gobernuak abiatu berri duen TAOren inguruko parte hartze prozesua «manipulatuta» jaio dela salatu du PSE-EEk: «Oposizioa kontuan izan gabe jarri dute martxan. Ildo horretatik, Bilduren proposamena soilik aurkeztuko dute herritarren aurrean, gainontzeko alderdiena baztertuta». Alderdi sozialistako bozeramaile Patxi Elola «haserre» agertu da: «Parte hartzea udalean hasten da, eta orain arte ez dute hori bultzatu». Herritarren nahiaren gainetik «alderdi interesak lehenetsi» dituztela salatu du: «Berek nahi duten emaitza aurkeztuko dute eta herritarren nahiarekin mozorrotu». Horren aurrean, «bestelako parte hartze ereduak» badaudela nabarmendu du, pasa den legealdikoa, esaterako. Aurreko agintaldian herritarren foroa antolatu zutela oroitu du PSE-EEko bozeramaileak: «Herritarrek zenbait proposamen egin zuten eta,  horiek kontuan hartuta, aldaketak egin ziren TAOren funtzionamenduan». Horrekin batera, Mitxelena kaleko bizilagunei auzoan TAO jartzea nahi zuten ala ez galdetu zitzaiela adierazi du. Haren arabera, baiezkoa eman zuten auzotarrek, eta beraz, udan sistema abian jarri zuten kale horretan. Esperientzia horretatik abiatuta eta «manipulaziorik gabe», herritarrek erabaki behar dutela nabarmendu du PSE-EEko zinegotzi Gloria Vazquezek: «Printzipio demokratiko nagusi bezala herritar bat boto bat dela kontuan hartuta». Bide horretatik, TAO jarri nahi duten auzotan kontsultak egiteko proposatu du alderdi sozialistak. Horrez gain, egungo sistema berraztertu eta berdimentsiona dezaten eskatu dute, eta zarauztarrek TAO ordain ez dezaten neurriak [...]

Elola eta Vazquez

PSE-EEko Patxi Elola eta Gloria Vazquez (Argazkilaria: Amaia Ventas)

Zarauzko Udal Gobernuak abiatu berri duen TAOren inguruko parte hartze prozesua «manipulatuta» jaio dela salatu du PSE-EEk: «Oposizioa kontuan izan gabe jarri dute martxan. Ildo horretatik, Bilduren proposamena soilik aurkeztuko dute herritarren aurrean, gainontzeko alderdiena baztertuta». Alderdi sozialistako bozeramaile Patxi Elola «haserre» agertu da: «Parte hartzea udalean hasten da, eta orain arte ez dute hori bultzatu». Herritarren nahiaren gainetik «alderdi interesak lehenetsi» dituztela salatu du: «Berek nahi duten emaitza aurkeztuko dute eta herritarren nahiarekin mozorrotu».

Horren aurrean, «bestelako parte hartze ereduak» badaudela nabarmendu du, pasa den legealdikoa, esaterako. Aurreko agintaldian herritarren foroa antolatu zutela oroitu du PSE-EEko bozeramaileak: «Herritarrek zenbait proposamen egin zuten eta,  horiek kontuan hartuta, aldaketak egin ziren TAOren funtzionamenduan». Horrekin batera, Mitxelena kaleko bizilagunei auzoan TAO jartzea nahi zuten ala ez galdetu zitzaiela adierazi du. Haren arabera, baiezkoa eman zuten auzotarrek, eta beraz, udan sistema abian jarri zuten kale horretan.

Esperientzia horretatik abiatuta eta «manipulaziorik gabe», herritarrek erabaki behar dutela nabarmendu du PSE-EEko zinegotzi Gloria Vazquezek: «Printzipio demokratiko nagusi bezala herritar bat boto bat dela kontuan hartuta». Bide horretatik, TAO jarri nahi duten auzotan kontsultak egiteko proposatu du alderdi sozialistak.

Horrez gain, egungo sistema berraztertu eta berdimentsiona dezaten eskatu dute, eta zarauztarrek TAO ordain ez dezaten neurriak har ditzan eskatu diote Udal Gobernuari: «Egun egoiliarrek zerga bat ordaintzen dute. Zerga hori kentzeko eskatzen dugu guk; bisitariek soilik ordain dezaten»

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide