Bideo berriak aurkeztu dituzte herriko musika taldeek

Karkara.eus 2012ko ekainaren 13a

Loretxu berbena belarra eta Gozategi taldeenak dira bideoak.

Sanpedroak eta uda gainean ditugun honetan, bideo berriak aurkeztu dituzte Orioko musika taldeek. Alde batetik, Loretxu berbena belarra talde berriaren bideo daukagu. Musikarako afizioa dut...

Loretxu berbena belarra eta Gozategi taldeenak dira bideoak.

Sanpedroak eta uda gainean ditugun honetan, bideo berriak aurkeztu dituzte Orioko musika taldeek. Alde batetik, Loretxu berbena belarra talde berriaren bideo daukagu. Musikarako afizioa duten lagun batzuk Ander Beldarrain trikitilariaren jiran bildu eta plaza taldea osatu dute. Estraineko kontzertua sanpedrotan emango dute, eta promozio bideoa egin dute horretarako. Hemen bideoa:

Bestetik, Gozategi musika taldeak aurten 20 urte beteko ditu plazaz-plaza. Disko berriaren aurrerapen kantua da Kalanbreak. Aurretik ere grabatu zuten abestia, baina ukitu berriak erantsi dizkio Mikel Irazokiren produkzio lanak. Nahasketak egitea bukatu berri dute Gozategikoek eta urrian kaleratuko dute diskoa. Bitartean, plazaz plaza arituko dira uda honetan ere: Urrestilla, Urdiain, Zubieta, Gernika, Añorga… eta beste hainbat tokitan ere igoko dira taulara.

Bitartean, EHUko ikasleek aurrerapen kantuaren bideoa grabatu dute. Hona hemen emaitza:

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide