Txikiren sendia: «Dekretua ez da nahikoa»

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko ekainaren 14a

Angel Otaegiren familia «pozik» azaldu da beraien senitartekoa ere biktima gisara hartua izango delako. Jon Paredes Manot Txiki-ren anaiak, Mikel Paredesek, ordea, neurria ez dela «nahikoa» nabarmendu du: «Jaurlaritzak 1960 eta 1978 urte bitarteko biktimak aitortuko ditu. Ez da nahikoa, epe horretatik kanpo indarkeria jasan zuen jende asko baitago». Aitorpen horrek, hala ere, bide bat zabaldu duela adierazi du, baina bidea «luzea» dela. «Legea zabaldu egingo dutela pentsatu nahi dut, eta guztiek aitortza jasoko dutela. Izan ere, guztiok dugu benetan gertatu zena jakiteko eskubidea». Eusko Jaurlaritzak herenegun bertan onartu zuen estatu indarkeriaren biktimak aitortzeko eta erreparaziorako dekretua. 1960 eta 1978 urteen arteko kasuen ingurukoa da dekretua, eta besteak beste bertan sartzen dira Txiki eta Otaegi. Zarauztarra eta azpeitiarra 1975. urtean fusilatu zituzten, eta orain haien familiek kalte-ordaina eskatzeko eskubidea izango dute. Ekainaren 20an zabalduko dute eskaera egiteko epea, eta Otaegiren familiak adierazi du eskaera egin egingo duela. «Oso gustura» jaso dute dekretuaren berria. «Garaia zen», esan dute. «Beti alde bereko biktimak errekonozitu izan dituzte. Gu ere biktimak gara, eta hala agertzea pozgarria da». Eusko Jaurlaritzaren izenean pertsona bat haietan harremanetan jarri dela gaineratu dute senitartekoek, baina oraindik ez dira bildu. Paredes sendiak ere hirugarren pertsona baten bitartez izan du dekretuaren [...]

Txiki-ri omenaldia

Jon Paredes Manot Txiki-ri omenaldia, Gudari Egunean, Zarauzko hilerrian (Argazkilaria: Xabi Aizpurua Ugarte)

Angel Otaegiren familia «pozik» azaldu da beraien senitartekoa ere biktima gisara hartua izango delako. Jon Paredes Manot Txiki-ren anaiak, Mikel Paredesek, ordea, neurria ez dela «nahikoa» nabarmendu du: «Jaurlaritzak 1960 eta 1978 urte bitarteko biktimak aitortuko ditu. Ez da nahikoa, epe horretatik kanpo indarkeria jasan zuen jende asko baitago». Aitorpen horrek, hala ere, bide bat zabaldu duela adierazi du, baina bidea «luzea» dela. «Legea zabaldu egingo dutela pentsatu nahi dut, eta guztiek aitortza jasoko dutela. Izan ere, guztiok dugu benetan gertatu zena jakiteko eskubidea».

Eusko Jaurlaritzak herenegun bertan onartu zuen estatu indarkeriaren biktimak aitortzeko eta erreparaziorako dekretua. 1960 eta 1978 urteen arteko kasuen ingurukoa da dekretua, eta besteak beste bertan sartzen dira Txiki eta Otaegi. Zarauztarra eta azpeitiarra 1975. urtean fusilatu zituzten, eta orain haien familiek kalte-ordaina eskatzeko eskubidea izango dute.

Ekainaren 20an zabalduko dute eskaera egiteko epea, eta Otaegiren familiak adierazi du eskaera egin egingo duela. «Oso gustura» jaso dute dekretuaren berria. «Garaia zen», esan dute. «Beti alde bereko biktimak errekonozitu izan dituzte. Gu ere biktimak gara, eta hala agertzea pozgarria da».

Eusko Jaurlaritzaren izenean pertsona bat haietan harremanetan jarri dela gaineratu dute senitartekoek, baina oraindik ez dira bildu.

Paredes sendiak ere hirugarren pertsona baten bitartez izan du dekretuaren berri. Egun jakinarazpen ofizialaren zain daude. Hurrengo pausoa, berriz, eskaera egitea izango dela adierazi du Paredesek. «Hainbeste denbora eta gero, historia argi dezaten nahi dugu», nabarmendu du Txikiren senideak.

390.000 euro gehienez
Kalte-ordaina eskatzea izango dute aipatutako urte horietan ekintza polizial edo parapolizialen ondorioz hildakoen senitartekoek, baita elbarritasuna eragin zieten zauriak jasan zituztenek ere. Eskaera egiteko 18 hilabeteko epea ezarri dute, eta ebaluazio batzorde batek kasu bakoitza banan-banan aztertuko du, eskaerak jasotzen dituzten orden berean.

Zenbatekoei dagokienez, «terrorismoaren biktima» gisara hildakoen kasuan 250.000 eurokoa izango da senitartekoek jasoko duten kalte-ordaina, eta 500.000 eurokoa baliaezintasun handiaren kasuan. Heriotza estatu indarkeriaren ondoriozkoa izan bazen, 135.000 eurokoa izango da, eta baliaezintasun handiaren kasuan 390.000 eurokoa. Ezintasun iraunkor osoaren eta iraunkorraren kasuan, diru kopuruak aldatu egiten dira.
Eusko Jaurlaritzak egindako txostenean aitortza jaso lezaketen hildako 62 pertsonen izenak agertzen dira, eta haietako batzuen senitartekoekin harremanetan jarri dira dagoeneko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide