Umeak izan dira Errezilgo San Antonio jaiekin gozatzen aurrenak

Urola Kostako Hitza 2012ko ekainaren 14a

Hasi dira San Antonio jaiak Errezilen. Atzo eguerdian eman zieten hasiera San Antonio ermitatik, txupinazoarekin. Trikitilariak izan ziren ondoren bazterrak alaitzen, festak bero-bero hasteko. Jaiei zukua ateratzen aurrenak haurrak izan direla esan liteke, Gorriti bertan ibili baitzen eguerdian, bere abere eta guzti. Arratsalean ere, gehien gozatu zutenak umeak izan ziren, haientzako jolasak prestatu baitzituzten festa batzordekoek. Jolasak bi taldetan banatuta egin zituzten; zaharrenekin bat osatu zuten, eta gazteenekin bestea. 16:00ak aldera hasita, pare bat orduan ibili ziren leher eginda amaitu arte. Gaurko ekimenik prestatu ez duten arren, bihar gauean herri afaria izango da, eta etzi arratsaldean patata tortilla lehiaketa. Igandean, Errezil eta Anoetako taldeak ariko dira herri kiroletan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide