Otaegiren familia: “Inoiz ez da berandu”

Onintza Lete Arrieta 2012ko ekainaren 13a

Angel Otaegiren familia “pozik” azaldu da beraien senitartekoa ere biktima gisara hartua izango delako. Eusko Jaurlaritzak atzo bertan onartu zuen estatu biolentziaren biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako dekretua. 1960 eta 1978 urte arteko kasuen ingurukoa da dekretua, eta besteak beste bertan sartzen dira Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi. Zarauztarra eta azpeitiarra 1975 urtean fusilatu zituzten, eta orain haien familiek kalte-ordaina eskatzeko eskubidea izango dute. Ekainaren 20an zabalduko dute eskaera egiteko epea, eta Otaegiren familiak adierazi du eskaera egin egingo dutela. “Oso gustura” jaso dute dekretuaren berria, “garaia zen”, esan dute: “Beti alde bereko biktimak errekonozitu izan dituzte, eta gu ere biktimak gara eta hala agertzea pozgarria da”. Eusko Jaurlaritzaren izenean pertsona bat beraiekin harremanetan jarri dela gaineratu dute senitartekoek, baina oraindik ez dira bildu. Kalte-ordaina eskatzea izango dute aipatutako urte horien  barruan ekintza polizial edo parapolizialen ondorioz hildakoen senitartekoek, baita elbarritasunezko zauriak jasan zituztenek ere. Eskaera egiteko 18 hilabeteko epea ezarri dute, eta Ebaluazio Batzorde batek kasu bakoitza banan-banan aztertuko du, eskaerak jasotzen dituzten orden berean. Zenbatekoei dagokienez, “terrorismoaren biktima” gisara hildakoen kasuan 250.000 eurokoa izango da kalte-ordaina, eta 500.000 eurokoa baliaezintasun handiaren kasuan. Heriotza estatu biolentziaren ondoriozkoa izan bazen, 135.000 eurokoa izango da, eta baliaezintasun handiaren kasuan 390.000 [...]

Txiki-Otaegiren kartelak

Angel Otaegiren familia “pozik” azaldu da beraien senitartekoa ere biktima gisara hartua izango delako. Eusko Jaurlaritzak atzo bertan onartu zuen estatu biolentziaren biktimen errekonozimendu eta erreparaziorako dekretua. 1960 eta 1978 urte arteko kasuen ingurukoa da dekretua, eta besteak beste bertan sartzen dira Jon Paredes Manot Txiki eta Angel Otaegi. Zarauztarra eta azpeitiarra 1975 urtean fusilatu zituzten, eta orain haien familiek kalte-ordaina eskatzeko eskubidea izango dute.

Ekainaren 20an zabalduko dute eskaera egiteko epea, eta Otaegiren familiak adierazi du eskaera egin egingo dutela. “Oso gustura” jaso dute dekretuaren berria, “garaia zen”, esan dute: “Beti alde bereko biktimak errekonozitu izan dituzte, eta gu ere biktimak gara eta hala agertzea pozgarria da”. Eusko Jaurlaritzaren izenean pertsona bat beraiekin harremanetan jarri dela gaineratu dute senitartekoek, baina oraindik ez dira bildu.

Kalte-ordaina eskatzea izango dute aipatutako urte horien  barruan ekintza polizial edo parapolizialen ondorioz hildakoen senitartekoek, baita elbarritasunezko zauriak jasan zituztenek ere. Eskaera egiteko 18 hilabeteko epea ezarri dute, eta Ebaluazio Batzorde batek kasu bakoitza banan-banan aztertuko du, eskaerak jasotzen dituzten orden berean. Zenbatekoei dagokienez, “terrorismoaren biktima” gisara hildakoen kasuan 250.000 eurokoa izango da kalte-ordaina, eta 500.000 eurokoa baliaezintasun handiaren kasuan. Heriotza estatu biolentziaren ondoriozkoa izan bazen, 135.000 eurokoa izango da, eta baliaezintasun handiaren kasuan 390.000 eurokoa. Ezintasun iraunkor osoaren eta iraunkorraren kasuan, diru kopuruak aldatu egiten dira.

Eusko Jaurlaritzak egindako txostenean errekonozimendua jaso lezaketen hildako 62 pertsonen izenak agertzen dira, eta haietako batzuen senitartekoekin harremanetan jarri dira dagoeneko.

 

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide