Mandalarak bi ikastaro antolatu ditu ekainerako

Karkara.eus 2012ko ekainaren 12a

I Ching Dao eta Ho'oponopono tailerrak bi asteburutan izango dira.

Mandalara taldeak aurreko saioei jarraituz, beste bi ikastaro antolatu ditu ekainerako. Lehena, I Ching Dao tailerra, ekainaren 16 eta 17an izango da. Larunbatean goiz eta arratsaldez...

I Ching Dao eta Ho'oponopono tailerrak bi asteburutan izango dira.

Mandalara taldeak aurreko saioei jarraituz, beste bi ikastaro antolatu ditu ekainerako. Lehena, I Ching Dao tailerra, ekainaren 16 eta 17an izango da. Larunbatean goiz eta arratsaldez (10:00-13:30/16:00-19:00) eta igandean goizez (10:00-13:30). Saio guztiak Kosta tailerrean izango dira eta 80 euro ordaindu beharko da ikastaroa.

Beñat Arbelaiz akupuntore eta Tai Chi i eta I Ching Dao irakaslea arduratuko da eskolez. Ikastaroan parte hartzen dutenek sentitzeko gaitasuna hobetzeko eta emozio-egoera negatiboak bizitasun bihurtuz osasuna hobetzeko erremintak jasoko dituzte, antolatzaileen esanetan.Horretarako honako erreminten erabilera landuko dute: irribarre leuna, organoen soinu sendagarriak, orbita mikrokosmikoa, Qi Gong luzatze-ariketak, baita I Ching-aren 8 printzipioak ere.

Ho'oponopono tailerra

Barkatu eta maitatzeko boterea ematen duen Hawaiko metodoa da Ho'oponopon, bizitzari bakea eta oreka ekartzen diona orainaldiko zein iraganeko okerrak zuzenduz. Mugatzen zaituen hori behin betiko uzten ikastea, norbera barrutik aldatzen denean bere izatea aldatzen dela jakitea dira metodo horren oinarriak Mandalarakoen arabera eta horregatik munduari begiratzeko modua aldatzen ikasiko dute norberagandik, bikotetik, familiatik, lanetik, ekonomiatik… abiatuta. Norbere gogoa garbitu oroitzapen, muga eta sinesmenak kenduz eta bakea, oreka eta lasaitasuna nahi duzun bizitza sortu eta bizitzeko. Hori egiten irakatsiko du Sebastian Sanchez coach eta Reiki maisuak. Kosta tailerrean 10:00etatik 14:00etara izango da ikastaroa ekainaren 24an  eta 45 euro ordaindu beharko dira.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko mandalarataldea@gmail.com helbidera idatzi.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide