Azpeitiko hainbat dendarik egonezina agertu du, "kaleak hutsik" daudelako

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 12a

Azpeitiko alde zaharreko dendariek egonezina agertu dute, "kaleak hutsik"daudela-eta. Bizi duten egoerari irtenbidea emateko hainbat neurri hartzeko proposamena egin diote Azpeitiko Udalari. «Kaleak hutsik ditugu, bere garaian gaizki egindako oinezkotze baten ondorioz», esan dute. Gaur egun Azpeitiko alde zaharrean 50 denda daudela azaldu dute merkatariek, eta haietan lan egiten dutenak ehun langile baino gehiago direla. Euren negozioak «kolokan» ikusten dituzte: «Horrela jarraituz gero alde zaharra dendarik gabe gelditzeko arriskuan ikusten dugu». Albistea, osorik, biharko HITZA-n. Baita Berria egunkariarekin ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide