Ibai Ederren izan dira Udal ordezkariak uraren azpiegiturak eta tratamendua ezagutzen

Karkara.eus 2012ko ekainaren 12a

Gipuzkoako Urak enpresak antolatu du bisita

Gipuzkoako Urak-ek hainbat bisita antolatu ditu uraren azpiegiturak eta hauen funtzionamendua azaltzeko. Astelehenean Ibai Eder urtegian izan ziren Urola bailarako hainbat alkate, zinegotzi eta teknikari, t...

Gipuzkoako Urak enpresak antolatu du bisita

Gipuzkoako Urak-ek hainbat bisita antolatu ditu uraren azpiegiturak eta hauen funtzionamendua azaltzeko. Astelehenean Ibai Eder urtegian izan ziren Urola bailarako hainbat alkate, zinegotzi eta teknikari, tartean Beñat Solaberrieta alkatea eta Oraineko zinegotzi Jose Angel Iparragirre. Urtegian ez ezik, Ibai Eder Edateko Uren Araztegian eta Badiolegiko Hondakin Uren Araztegian ere izan ziren.

Bertaratutakoei urak egiten duen prozesua azaldu zieten, urtegietan hartu, tratatu eta banatzen direnera arte. Era berean hondakin-uren tratamenduaren berri ere eman zuten, hau da, ur zikinak ingurumenera ahalik eta garbien bueltatu eta jasangarritasuna bermatzeko egiten dutena. .

Prozesua azaltzeaz gain hainbat datu ere eman zizkieten bisitaldian: urtegien udako aurreikuspenak, garbitzen den hondakin-ur kopurua eta Urola bailarara zabaltzen diren litroen zenbatekoa. Beste hainbat datu ere eman zituzten: Ibai ederrek 30 kilometro koadroko azaleran erortzen den ura jasotzen duela eta urtegian 11,3 hektometro kubiko jaso litezkeela eta horietatik, 5,9 hektometro kubiko horniketarako erabiltzen dela, gainontzekoak errekara botatzen dituztela uraren zikloak jarrai dezan.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide