«Kolorea, etorkizuna, iraunkortasuna, konpromisoa eta itxaropena»; horixe aldarrikatuko dute hilaren 17an Donostian egingo duten mosaiko erraldoian; hitzordu horren aitzakiarekin, Zarautz Zero Zabor taldeak deituta, mosaikoa egin zuten dozenaka herritarrek herenegun; Saguesen egingo duten ekitaldirira joatera gonbidatu dituzte herritarrak, eta errauste plantaren proiektua bertan behera uzteko eskatuko dute, kolorezko haize errota irudikatuz; «osasuna kolorez jantziko dugu», adierazi dute, eta etorkizunak «konpromisoa» eskatzen dutela aipatu dute.
