Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Azpeitiako EAJ alderdiak antolatuta, Karlos Ormazabal Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen diputatu ohiak hondakinen kudeaketaren inguruko hitzaldia eskainiko du bihar, 19:30ean, San Agustinen. Birziklapena eta aurrera begirako aukerak ere izango ditu hizpide Ormazabalek. Antolatzaileek adierazi dute hitzaldia irekia dela, gaiaren inguruko «informazio zuzena» jaso nahi dutenak «bereziki» gonbidatu dituzte.