Urola Erdiko Mankomunitateak adierazi du Azkoitia eta Azpeitian jasotako hondakin organikoaren ontzi batean margo pote bat agertu dela, «bildutako organiko guztia kutsatuz». Hala, bi herrietan jasotako organikoa zabortegira bota behar izan dute. Erakundeak eta udalek «gogor salatu» dute gertaera, eta edukontziak «zuzen» erabltzeko eskatu diete herritarrei. Horren aurrean, edukiontzi marroiaren giltza galduz gero, berria ordaindu beharko dute. Mankomunitateak organikoaren ontziaren eta hori erabiltzeko giltzaren erabilera arduratsua» bultatu nahi du neurriarekin.