Urteta eta Lapatx itxita, gas isurketak «zorrozki» murriztuko direla dio Aldundiak

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 12a

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako zuzendari Ainhoa Iraolak, eta Zero Waste Europe mugimenduko zuzendari eta nazioarteko aditu Joan Marc Simonek Hiri Hondakinak Kudeatzeko Gipuzkoako Plan Integrala aurkeztu dute Zarautzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitia eta Zarauzko zabortegiak 2014 amaitzerako itxiko dituela adierazi zuten pasa zen astean. Zubietan egitekoak diren trataera zentroak ahalbidetuko du Lapatx eta Urteta zabortegiak ixtea, Iraolak eta Simonek adierazi zutenez. Hondakinak zabortegira eraman aurretik tratatu egingo dituzte bertan, eta material birziklagarria berreskuratzea aurreikusten dute, hondakinen % 10, besteak beste. Era berean, Lapatxeko eta Urtetako zabortegiak itxita,«CO2 eta gas metano isurketak zorrozki murriztuko» direla espero dute. Horrez gain, 2016an lixibiatuek eta usain txarrek sortzen dituzten arazoak amaituko direla jasotzen du planak. Azpeitian, ate irekiak Azpeitiko Udalak, bere aldetik, Lapatxen ate irekien jardunaldia egiteko asmoa du. Leire Etxaniz zinegotzi eta Urola Erdiko Udal Elkarteko lehendakariak adierazi duenez, oraindik data zehaztu gabe dute, baina hilaren amaierarako egitea aurreikusten dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariren bat lotu nahi dute jardunaldietarako, azalpenak eman ditzan. Azpeitiko Udalak adierazi du hondakinen kudeaketaren inguruan herritarrekin egindako batzarrean jasotako eskaeretako bat izan dela antolatu duten ekimena. Udalak adierazi du «inoiz baino ardura handiagoz» jokatu behar dela, Lapatx 2014rako itxiko bada ere. Honen ustez, zabortegitik «lezio» bat [...]

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako zuzendari Ainhoa Iraolak, eta Zero Waste Europe mugimenduko zuzendari eta nazioarteko aditu Joan Marc Simonek Hiri Hondakinak Kudeatzeko Gipuzkoako Plan Integrala aurkeztu dute Zarautzen. Gipuzkoako Foru Aldundiak Azpeitia eta Zarauzko zabortegiak 2014 amaitzerako itxiko dituela adierazi zuten pasa zen astean. Zubietan egitekoak diren trataera zentroak ahalbidetuko du Lapatx eta Urteta zabortegiak ixtea, Iraolak eta Simonek adierazi zutenez. Hondakinak zabortegira eraman aurretik tratatu egingo dituzte bertan, eta material birziklagarria berreskuratzea aurreikusten dute, hondakinen % 10, besteak beste. Era berean, Lapatxeko eta Urtetako zabortegiak itxita,«CO2 eta gas metano isurketak zorrozki murriztuko» direla espero dute. Horrez gain, 2016an lixibiatuek eta usain txarrek sortzen dituzten arazoak amaituko direla jasotzen du planak.

Azpeitian, ate irekiak
Azpeitiko Udalak, bere aldetik, Lapatxen ate irekien jardunaldia egiteko asmoa du. Leire Etxaniz zinegotzi eta Urola Erdiko Udal Elkarteko lehendakariak adierazi duenez, oraindik data zehaztu gabe dute, baina hilaren amaierarako egitea aurreikusten dute. Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariren bat lotu nahi dute jardunaldietarako, azalpenak eman ditzan. Azpeitiko Udalak adierazi du hondakinen kudeaketaren inguruan herritarrekin egindako batzarrean jasotako eskaeretako bat izan dela antolatu duten ekimena.

Udalak adierazi du «inoiz baino ardura handiagoz» jokatu behar dela, Lapatx 2014rako itxiko bada ere. Honen ustez, zabortegitik «lezio» bat atera behar da, hondakinak murriztu, berrerabili eta birziklatzea sustatuz. Zentzu honetan, «autokritika» egin behar dela uste du Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak. «Lapatx, neurri batean, gure utzikeriaren ispilua izan da».

Etxeberriak berretsi du «oso garrantzitsua» dela «Lapatx data zehatz batean ixteko konpromisoa» izatea. «Zabortegia ixteko derrigorrez errauste planta behar zela esanez, xantaia egin nahi izan die herritarrei», esan du Etxeberriak. Halaber, udalak bat egin du Gipuzkoa Zero Zabor taldeak Donostian hilaren 17rako antolatu duen mosaiko erraldoiaren deialdiarekin. Azpeitia Zero Zaborrek autobusak antolatu ditu bertara joateko, eta jada eman daiteke izena udaletxean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide