Igandean, ekainaren 10ean jokatu zen Zarautz-Aia herri krosa. Zarauzko Gipuzkoa kaletik abiatu eta Aiara arteko 11,315 kilometroak igo behar izan zituzten korrikalariek. Herri kros gogorra da, bideak aldapan gora egiten baitu etengabe, gainera eguraldia ez zuten lagun izan.
Hala ere, 75 lagunek amaitu zuten lasterketa eta gizonezkoetan Bilbotik etorritako Aimd Douzine izan zen irabazle eta emakumezkoetan Laura Garcia gasteiztarra, sailkapen orokorrean 20. izan zen bera. Emakumezkoetan bigarren postua Amaia Zuloaga aiarrarentzat izan zen. Podiumera honakoak igo ziren Aian:
- Gizonezkoak
- Aimd Douzine 00:39:48 Bilbo
- Abdelilah 00:39:53 Santurtzi
- Hicham Ettaichini 00:41:51 Valentzia
- Emakumeak
- Laura Garcia 00:48:59 Gasteiz
- Amaia Zuloaga 00:49:35
- Cristina Loeda 00:49:46