Herritar ugarik salatu du Ertzaintzaren “basakeria”

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 11

Pasa den larunbatean, hilaren 2an, Ertzaintzak izandako jarrera “oldarkorra eta basatia” salatze aldera herritar ugari elkartu zen Tarin tabernaren atarian, ostiralean. Bertan bildutakoek jakinarazi zutenez, ertzainak egindako drogen kontr...

Pasa den larunbatean, hilaren 2an, Ertzaintzak izandako jarrera “oldarkorra eta basatia” salatze aldera herritar ugari elkartu zen Tarin tabernaren atarian, ostiralean. Bertan bildutakoek jakinarazi zutenez, ertzainak egindako drogen kontrako sarekadan asko izan “zaurituak, egurtuak, irainduak, kolpatuak, epaituak, beldurtuak, atxilotuak eta (su)minduak”. “Inolako arrazoirik gabe jendea modu horretan tratatzeko eskubiderik ez” dutela nabarmendu zuten: “Gazteon guneetan kontrola eta beldurra zabaldu nahi dituzte”.  Horren harira, helbide elektroniko bat sortu dute, egurtuak@gmail.com, kaltetuen eta lekukoen testigantzak jasotzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide