Eskerrik beroenak boluntario guztiei, onenak zarete!
Igandeko jai arrakastatsua ondoren, iritsi da lasaitzeko eta eskertzeko unea. Nahiz eta eguraldia eguerdi aldean kaxkartu, ez zen umorerik falta izan antolatzaileen artean. Merkatu plaza betetzeko une aproposa izan zen. Pailazoak ikusteko eguraldi ezin hobea! Zer gehiago nahi?Kanpotik ez dakigu zer nolako festa ikusi den baina barnetik lanean aritu garenen aldetik, oso pozik gaude egindako elkarlanarekin. Jai eder bat pasatzeko aukera bikaina izan dugu!
Bete dugu helburua! Jarraitzea eta mantentzea besterik ez da falta…Partaidetza bultzatzea zen helburu eta baita lortu ere!
Mila esker esku bat bota duzuen guztiei eta Zarautzera hurbildu zareten guztiei ere. ESKERRIK ASKO benetan!!