Abian da Child Bright futbol 7-ko txapelketa

Onintza Lete Arrieta 2012ko ekainaren 9a

Child Bright erakundeari laguntzeko futbol 7-ko txapelketa gaur goizean hasi da. Azpeitiko Garmendipe futbol zelaian aritu dira taldeak futbolean, eta bihar jokatuko dituzte finalak. Child Bright erakundeak Nepalgo hiru umezurztegiri laguntzen diote, eta txapelketarekin jasotako dirua hara bidaliko dute. Gipuzkoako hainbat taldek hartu dute parte lehiaketan.Futbolean jokatu ez arren, elkarteari laguntzeko aukera dago elastiko bat erosiz. Garmendipe sarreran jarri dute postua.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide