Eneko Llanosek eta Maider Gaztañagak irabazi dute Zarauzko XXVI.Triatloia

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 9a

Eneko Llanos eta Maider Gaztañaga gailendu dira Zarauzko XXVI. Triatloian. Txapelketan zehar Mathias Hecht alemaniarraren eta gasteiztarraren artean lehia estua egon bada ere, Llanosek aurrea hartu eta 03:57:02 denboran iritsi da Lege Zaharren enpara...

Eneko Llanos eta Maider Gaztañaga gailendu dira Zarauzko XXVI. Triatloian. Txapelketan zehar Mathias Hecht alemaniarraren eta gasteiztarraren artean lehia estua egon bada ere, Llanosek aurrea hartu eta 03:57:02 denboran iritsi da Lege Zaharren enparantzako helmugara. Hecht bigarren postuan (04:03:47) sailkatu da, beraz; Pedro Miguel Reig iritsi da hirugarren (04:04:28).

04:37:12 denbora egin du, berriz, Gaztañagak. Haren atzetik, tarte nabarmenarekin, iritsi dira Estefania Gomez (04:49:35) kantabriarra eta Gurutze Frades (04:53:55) iurretarra.

Sari banaketa 20:00etan izango da, Lege Zaharren enparantzan.

Biharamunerako, berriz, Triatloi Txikia antolatu dute, Aspanogi Gipuzkoako Haur Minbizidunen Gurasoen Elkarteari laguntzeko. Iaz bezala, Beraza eta Zarauzko Dama artean atontuko dute zirkuitua, eta 1997 eta 2002 urte bitarteko neska-mutilek hartu ahal izango dute parte, 10:00etatik aurrera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide