Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Javier Gonzalez de Duranari, Balentziaga Museoko zuzendariari. Duranak museoaren urtebeteko balorazioa egin du: ”Orain 15 bat urte, museoa egitea erabaki zenean, iruditzen zitzaidan apustu arriskutsua zela. Arriskutsua, modari buruzko erakusketek, museoek, ez zutelako orduan oraingo posizioa. Gaur egun edozein museok modu normal batean egiten ditu modari buruzko erakusketak. Izan ere, urte askoan existitu den aurreiritzi bat desagerrazi dute. Esaten zen moda zela bigarren mailako artea edota arte txikia, eta ezin zuela lehiatu pintura edo eskulturarekin, besteak beste. XIX. mendeko arte historialarien aurreiritzia zen, baina azkeneko 10-15 urtetan desegin egin da. Oso-oso arraroa zen modari buruzko erakusketak egitea 1990eko hamarkadaren erdialdea arte”. Elkarrizketa osoa hemen ikus daiteke.
Berria egunkariak elkarrizketa egin dio Javier Gonzalez de Duranari, Balentziaga Museoko zuzendariari. Duranak museoaren urtebeteko balorazioa egin du: ”Orain 15 bat urte, museoa egitea erabaki zenean, iruditzen zitzaidan apustu arriskutsua zela. Arriskutsua, modari buruzko erakusketek, museoek, ez zutelako orduan oraingo posizioa. Gaur egun edozein museok modu normal batean egiten ditu modari buruzko erakusketak. Izan ere, urte askoan existitu den aurreiritzi bat desagerrazi dute. Esaten zen moda zela bigarren mailako artea edota arte txikia, eta ezin zuela lehiatu pintura edo eskulturarekin, besteak beste. XIX. mendeko arte historialarien aurreiritzia zen, baina azkeneko 10-15 urtetan desegin egin da. Oso-oso arraroa zen modari buruzko erakusketak egitea 1990eko hamarkadaren erdialdea arte”.