Urola ibaia garbitzeko bigarren auzolana antolatu dute iganderako

Zestoako Hitza 2012ko ekainaren 8a

Iganderako, ekainak 10, Urola ibaia garbitzeko bigarren auzolana antolatu du Zestoako Udalak. Ibaiaren bi zati garbituko dituzte: Arozena hotelaren atzetik hasi eta Zubimusuko zubiraino arteko tartea eta Errotazar baserritik hasi eta Artzubiagako zubir...

Iganderako, ekainak 10, Urola ibaia garbitzeko bigarren auzolana antolatu du Zestoako Udalak. Ibaiaren bi zati garbituko dituzte: Arozena hotelaren atzetik hasi eta Zubimusuko zubiraino arteko tartea eta Errotazar baserritik hasi eta Artzubiagako zubirainokoa. 09:00etatik 12:00ak bitartean jardungo dute garbiketa lanetan. Auzolanean parte hartuko dutenak Lau Iturrin elkartuko dira 09:00etan, eta lana bukatutakoan hamaiketakoa hasierako tokian egingo dute.

Auzolanean parte hartzera animatu ditu Zestoako Udalak, eta aurretik izena eman gabe izan arren, igandean bertan azaldu daitekeela esan dute.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide