Hondakinak biltzeko proiektu pilotua jarriko dute Zarautzen udazkenean

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 8a

Udazkenean hondakinak biltzeko sistema pilotu bat jarriko dute abian Zarautzen, “atez atekoaren eta edukiontzien sistemaren erdi bidekoa”. Bost edukiontzien sisteman egongo da oinarrituta, baina herritarrek egunean ordu jakin bat izango dut...

Udazkenean hondakinak biltzeko sistema pilotu bat jarriko dute abian Zarautzen, “atez atekoaren eta edukiontzien sistemaren erdi bidekoa”. Bost edukiontzien sisteman egongo da oinarrituta, baina herritarrek egunean ordu jakin bat izango dute zaborra botatzeko. Guneak, gainera, zaintzaile bat izango du.

Sistema berriak ez du isunik aurreikusten. Zaintzailearen eta herritarren artean zuzeneko harremana izango da, eta lehenak informazioa emango die bigarrenei, kontzientziatzen laguntzeko.

Ongi funtzionatuko balu, Zarautzen behin betiko sistema hori ezar litekeela adierazi dute. “Emaitzak ikusi behar dira, dena den”, adierazi du Juan Luis Illarramendi alkateak.

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikasle talde batek egindako proiektu batean oinarritu dute proposamena.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide