Getariako Musika Bandak 100 urte bete ditu aurten. Hori ospatzeko askotariko ekimenak antolatu ditu.Pasa den urtarrilean, esaterako, 100 urteko doinu hotsak liburua argitaratu zuen taldeak, haren ibilbidea gogoratzen duen lana. Igandean egingo dute ospakizunen baitako azken ekitaldia. Bandak berak grabatutako Getariako Musika Banda. 100 urte artxiboa astinduz diskoa aurkeztuko dute hala, herriko plazan. 13:00etan izango da.