Gipuzkoako erremonte kopako finala Zestoan jokatuko da, ekainaren 29an

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 8a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria-III. Erremonte Kopa aurkeztu zuten herenegun Diputazioaren egoitzan, Donostian. Txapelketa hori antolatzen Zestoako Udalak ere parte hartuko du, Lazkaoko, Segurako, Amezketa eta Zestoako udalekin batera. Hala, txapelketako finala Zestoako pilotalekuan jokatuko da ekainaren 29an. Txapelketan sei erremontistek hartuko dute parte, eta bi eskualdekoak dira: Ion azpeitiarra eta Etxabe II.a aizarnazabaldarra. Bikoteka ariko dira, honela: Zeberio II.a eta Ion, Urriza eta Etxeberria III.a eta Etxabe II.a eta San Miguel. Gipuzkoako erremonte txapelketaren helburua lurraldeko udalerrietan erremontea ezagutzera ematea, eta herrietako pilota elkarteetakoei modalitate hori sustatzeko ahalegina egitera animatzea da. Erremontea, herrietara Gipuzkoako erremonte kopa Aitor Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendariak eta Jaime Agirre Euskal Jai Berri Erremonteko Fundazioaren zuzendariak aurkeztu dute. Hauekin batera, aurkezpenean izan dira Gipuzkoako federazioko lehendakari Patxi Jauregi, Oriamendi 2010 erremonte enpresako arduradun Francis Sistiaga, eta txapelketan parte hartuko duten lau pilotari. Aldundiko kirol zuzendariak azaldu du txapelketak  orain urte batzuk egindako apustua berresten duela: «Garrantzitsua da horrelako txapelketak antolatzea erremontearen egoerari buelta emateko, euskal kirola den heinean, gure apustua garrantzitsu bat baita». Gipuzkoako Pilota Federazioko Patxi Jauregik herrien parte-hartzea nabarmendu du. «Pilota modalitate hau Gipuzkoan ezagutarazteko ezinbestekoa da herriak txapelketa hau kirol egitarauan barneratzea». Era berean, Aldundiaren babesa eskertu du Jauregik. «Batez [...]

Erremontistak aurkezpenean

Gipuzkoako erremonte kopako aurkezpenean, Azpeitiko Ion eta Aizarnazabalgo Etxabe II.a erremontistak

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria-III. Erremonte Kopa aurkeztu zuten herenegun Diputazioaren egoitzan, Donostian. Txapelketa hori antolatzen Zestoako Udalak ere parte hartuko du, Lazkaoko, Segurako, Amezketa eta Zestoako udalekin batera. Hala, txapelketako finala Zestoako pilotalekuan jokatuko da ekainaren 29an. Txapelketan sei erremontistek hartuko dute parte, eta bi eskualdekoak dira: Ion azpeitiarra eta Etxabe II.a aizarnazabaldarra. Bikoteka ariko dira, honela: Zeberio II.a eta Ion, Urriza eta Etxeberria III.a eta Etxabe II.a eta San Miguel.

Gipuzkoako erremonte txapelketaren helburua lurraldeko udalerrietan erremontea ezagutzera ematea, eta herrietako pilota elkarteetakoei modalitate hori sustatzeko ahalegina egitera animatzea da.

Erremontea, herrietara
Gipuzkoako erremonte kopa Aitor Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendariak eta Jaime Agirre Euskal Jai Berri Erremonteko Fundazioaren zuzendariak aurkeztu dute. Hauekin batera, aurkezpenean izan dira Gipuzkoako federazioko lehendakari Patxi Jauregi, Oriamendi 2010 erremonte enpresako arduradun Francis Sistiaga, eta txapelketan parte hartuko duten lau pilotari. Aldundiko kirol zuzendariak azaldu du txapelketak  orain urte batzuk egindako apustua berresten duela: «Garrantzitsua da horrelako txapelketak antolatzea erremontearen egoerari buelta emateko, euskal kirola den heinean, gure apustua garrantzitsu bat baita». Gipuzkoako Pilota Federazioko Patxi Jauregik herrien parte-hartzea nabarmendu du. «Pilota modalitate hau Gipuzkoan ezagutarazteko ezinbestekoa da herriak txapelketa hau kirol egitarauan barneratzea». Era berean, Aldundiaren babesa eskertu du Jauregik. «Batez ere, pilota, herri kirolak, eta, oro har, euskal kirolekin duen konpromisoarengatik, egoera den modukoa izan arren».

Aurrena, hiru partidako ligaxka jokatuko dute Lazkaoko, Segurako eta Amezketako pilotalekuetan. Ligaxkako lehen bi bikoteek finala jokatuko dute ondoren Zestoan. Bihar da lehen partida Lazkaon, 11:00etan. Han, Zeberio II.ak eta Ionek Urriza eta Etxeberria III.aren aurka jokatuko dute. Horiez gainera, beste erremonte  partida bat ikusteko aukera egongo da: Matxin III.a eta Endikak Zulaika eta Urkoren kontra jokatuko dutena.

Finala Zestoan izango da, San Pedro egunez, ekainaren 29an, 22:30ean hasita. Ligaxkako bi bikote onenak neurtuko dira, eta partida Navarra TV-ek emango du zuzenean.

Kutxako txapelketa ere abian
Banakako Kutxako Erremonte Txapelketa ere aurkeztu dute. Galarreta frontoian (Hernani) jokatuko da bihar hasita. Txapelketa honetan eskualdeko zazpi erremontistek hartuko dute parte: Azpeitiko Ion, Etxeberria IV.a, Agirrezabala eta Matxin III.ak, Oriko Agirresarobek, Zarauzko Juaristik eta Aizarnazabalgo Etxabe II.ak.

—————————————–

Azpeitiko XIII. Erremonte Txapelketako finala gaur erabakiko da

Azpeitiko XIII. Erremonte Txapelketako finala nork jokatuko duten gaur jakingo da. Kanporaketako azkenengo partida gaur jokatuko dute, 18:30ean hasita, Izarraitz pilotalekuan. Otaegik eta Ionek Etxabe II.aren eta Zubizarretaren kontra jokatuko dute lehen partidan. Azken bikote honek partida irabazi edo gutxieneko tanto bakar baten aldeaz galduta lortuko du finala jokatzeko aukera. Otaegi eta Ionek, berriz, gutxienez 40-32 eginda irabazi beharko dute gaurkoa finala jokatu ahal izateko.

Segidan, txapelketako B taldean ari diren Matxin VI.a eta Agirrezabalak Etxeberria IV.a eta Aizpururen kontra jokatuko dute. Kasu honetan irabazlea pasatuko da finalera.

Maiatzaren 25ean hasi zen Azpeitiko Erremonte Txapelketa Izarraitz pilotalekuan eta finala gaur zortzi jokatuko da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide