Getaria Uemako kide izendatuko dute bihar

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko ekainaren 8a

Getaria Uemako kide izendatuko dute bihar, Goizuetan (Nafarroa) ospatuko duten Ueman Egunaren baitako batzar nagusian. Getariaz gain, Igantzi (Nafarroa), Oñati (Gipuzkoa), Mañaria (Bizkaia) eta Ondarroa (Bizkaia) ere gehituko zaizkio udalerri euskaldunen mankomunitateari egun horretan. «Herri txikia izaki, argi geneukan beste herri euskaldunekin bat egin behar genuela helburu komuna betetzeko, eguneroko bizitza normaltasun osoz euskaraz egin ahal izateko», nabarmendu  du Amets Etxabe zinegotziak.Hori helburu hartuta, Uemako arduradunekin harremanetan jarri eta mankomunitateko kide izateko prozesua abiatu zuten udal ordezkariek. Udalerri euskaldunen mankomunitatean sartu ahal izateko baldintzak—gutxienez biztanleen %70a euskalduna izatea, Uemaren helburuekin bat egiten duen borondate politikoa izatea eta urteko kuota bat ordaintzea—betetzen zituela ikusita, apirileko osoko bilkuran onartu zuten eskaera egitea. Larunbatean, hala erabakiz gero, izendatuko dute Uemako kide. Behin hori onartuta, Getariako hiru ordezkari izango ditu Uemak aurrerantzean. Askotariko jardunaldiak Askotariko jardunaldiak izango dira larunbatean Goizuetan, Uema Egunaren baitan: haurrentzako puzgarriak, jolasak eta tailerrak; herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatuak; dantza erakustaldiak; musika emanaldiak; dantzaldia eta herri bazkaria, besteak beste. Herri bazkarian parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Horretarako, udalerri euskaldunen mankomunitatera (946-279195) edota Goizuetako Amaia okindegira (948-514 242) deitu beharko da. Haurrek 12 euro ordaindu beharko dituzte; helduek, berriz, 18 euro.

Azpeitiko Uema eguna

2008an Azpeitin egin zuten Uema Eguna (Argazkilaria: Iñaki Martinez)

Getaria Uemako kide izendatuko dute bihar, Goizuetan (Nafarroa) ospatuko duten Ueman Egunaren baitako batzar nagusian. Getariaz gain, Igantzi (Nafarroa), Oñati (Gipuzkoa), Mañaria (Bizkaia) eta Ondarroa (Bizkaia) ere gehituko zaizkio udalerri euskaldunen mankomunitateari egun horretan. «Herri txikia izaki, argi geneukan beste herri euskaldunekin bat egin behar genuela helburu komuna betetzeko, eguneroko bizitza normaltasun osoz euskaraz egin ahal izateko», nabarmendu  du Amets Etxabe zinegotziak.Hori helburu hartuta, Uemako arduradunekin harremanetan jarri eta mankomunitateko kide izateko prozesua abiatu zuten udal ordezkariek. Udalerri euskaldunen mankomunitatean sartu ahal izateko baldintzak—gutxienez biztanleen %70a euskalduna izatea, Uemaren helburuekin bat egiten duen borondate politikoa izatea eta urteko kuota bat ordaintzea—betetzen zituela ikusita, apirileko osoko bilkuran onartu zuten eskaera egitea. Larunbatean, hala erabakiz gero, izendatuko dute Uemako kide. Behin hori onartuta, Getariako hiru ordezkari izango ditu Uemak aurrerantzean.

Askotariko jardunaldiak
Askotariko jardunaldiak izango dira larunbatean Goizuetan, Uema Egunaren baitan: haurrentzako puzgarriak, jolasak eta tailerrak; herriko etxeak ezagutzeko bisita gidatuak; dantza erakustaldiak; musika emanaldiak; dantzaldia eta herri bazkaria, besteak beste. Herri bazkarian parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena. Horretarako, udalerri euskaldunen mankomunitatera (946-279195) edota Goizuetako Amaia okindegira (948-514 242) deitu beharko da. Haurrek 12 euro ordaindu beharko dituzte; helduek, berriz, 18 euro.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide