Iritako hezegunea berreskuratzeko eskatu dio Arkamurka taldeak udalari

Amaia Ventas Aldabaldetreku 2012ko ekainaren 8a

Arkamurkakoen arabera, Iritako parkea «oso garrantzitsua» da natur ikuspegitik. Eremua, ordea, arriskuan dagoela ohartarazi dute. Hori dela eta, hezegunearen atarian pankarta bat zintzilikatu zuten pasa den astean, hezegunea aztertzeko helburuarekin egindako irteera aprobetxatuz. Horren bitartez, Iñurritza, Irita eta Asti parke bihurtzea aldarrikatu dute natur taldekoek, eta industria oro Errotaberrira eramateko eskatu. Horrez gain, Zarauzko Udalari eskaera zuzena egin diote: Iritako hezegunea berreskuratu eta natur parke bihurtzeko bitartekoak jartzeko. Askotariko interesak Arkamurkakoen arabera, eremu horrekiko askotariko interesak daude: «Agintean egon diren politikarien eskutik, Iritan industriagunea egokitzeko asmoaren berri izan dugu behin eta berriz. Batez ere, Imanol Lasaren ahotik». Zarautzen «hobetu eta sustatu» beharreko industriagunea, ordea, Abendañon dagoela nabarmendu dute natur taldeko kideek. «Han behar du industriaguneak Zarautzen, behar bezala ekipatuta eta antolatuta». Natur baliabideak babestu behar direla gaineratu dute. «Irita eta Asti herri honek dituen ekialdeko birikak dira, eta Iñurritzako biotopoarekin erriberetako parkea izan daitekeen eremua bihurtzeko bokazioa dute. Ez dezagun luzorua gehiago xahutu». Ildo horretatik, «natur balio handiko» eremu hori berreskuratzeko eskatu dute. «Euskal Herrian hain urrituta eta desagertarazita dauden hezeguneen ordezkari bikainak dira Irita zein Asti», adierazi dute.

Kartela

Industria Errotaberrira eraman eta hezegunea babesteko eskatuz pankarta jarri dute parkearen atarian (Argazkia: Arkamurka)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.

Izan Gukakide