Balentziaga Museoan topa egin dute, urteurrena ospatzeko

Getariako Hitza 2012ko ekainaren 7a

Gaur urtebete inauguratu zuten Balentziaga Museoa, eta urtebetetzea ospatzeko Javier Gonzalez de Durana Balentziaga Museoko zuzendariak eta kideek eguerdian topa egin dute bisitariekin eta herritarrekin; igandean, berriz, urtea beteko da museoa herrit...

Gaur urtebete inauguratu zuten Balentziaga Museoa, eta urtebetetzea ospatzeko Javier Gonzalez de Durana Balentziaga Museoko zuzendariak eta kideek eguerdian topa egin dute bisitariekin eta herritarrekin; igandean, berriz, urtea beteko da museoa herritarrentzat ireki zutenetik, eta fundazioak adierazi du ordutik 100.000 lagunek baino gehiagok bisitatu dutela Getariako moda diseinatzailearen omenezko museoa; horien arabera, hasierako aurreikuspenak gainditu ditu kopuru horrek.

Bihar, berriz, Maria Ganzabal Learretak Parisko modaren zabalkundea Espainiako komunitatearen bitartez hitzaldia emango du, 18:30ean. Ganzabal Kazetaritzan doktorea eta EHUko ikus-entzunezko komunikazioko eta publizitate saileko irakaslea da 2003az geroztik. Halaber, New Woman Mazine aldizkarian egin du lan, New Yorken, eta emakumeen komunikazioaren inguruko lanak idatzi izan ditu. Hitzaldia doakoa izango da.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide