Mikel Agirrezabalaga, Londreseko Olinpiar Jokoen bidean

Aritz Mutiozabal 2012ko ekainaren 7a

Bartzelonako eskubaloi jokalari Mikel Agirrezabalaga Londreseko Olinpiar Jokoetarako prestaketa saioetarako deitu du Espainiako selekzioak. Espainiako hautatzaile Valero Riberak 18 jokalari aukeratu ditu, eta horien artean dago zarauztarra. Apirilean ...

Bartzelonako eskubaloi jokalari Mikel Agirrezabalaga Londreseko Olinpiar Jokoetarako prestaketa saioetarako deitu du Espainiako selekzioak. Espainiako hautatzaile Valero Riberak 18 jokalari aukeratu ditu, eta horien artean dago zarauztarra. Apirilean Jokoetara sailkatzeko txapelketa jokatzeaz gain, itxura ona eman zuen, eta, ondorioz, selekzioak berekin kontatu du berriro ere. Ekaina bukaeran azterketa medikuak pasatu ondoren Andorran kontzentratuko dira, uztailaren 4ra arte. Jarraian, Frantziara abiatuko dira estrasburgoko Txapelketa jokatzera, Frantzia, Islandia eta Tunez taldeen aurka. Uztailaren 19an, azkenik, berriz kontzentratuko dira, uztailaren 24an Londresera abiatzeko. Hautatutako 18 jokalari horietatik 14k baino ez dute hartuko parte Jokoetan, baina Agirrezabalaga itxaropentsu dago.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide