Herritarrek Ertzaintzaren “jarrera oldarkorra” salatuko dute bihar

Zarauzko Hitza 2012ko eka. 7a, 11:04

Pasa den larunbateko Ertzaintzaren «jarrera oldarkor eta basati onartezinaren» aurrean, herritarrek elkarretaratzea egingo dute bihar. Tarin tabernaren atarian bilduko dira, 20:15a aldean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, asko izan ziren «egurtuak...

Pasa den larunbateko Ertzaintzaren «jarrera oldarkor eta basati onartezinaren» aurrean, herritarrek elkarretaratzea egingo dute bihar. Tarin tabernaren atarian bilduko dira, 20:15a aldean. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, asko izan ziren «egurtuak, kolpatuak eta irainduak». Hori dela eta,  hitzordura «zaurituz mozorrotuta» joateko eskatu dute antolatzaileek,  hesgailu edo bendak eta makuluak eramateko, besteak beste. «Ez dute eskubiderik inolako arrazoirik gabe gu horrela tratatzeko. Elkar gaitezen eta entzun gaitzatela», adierazi dute.

Bestalde, udal ordezkariak bihar bilduko dira ertzain-etxeko arduradunekin, argibideak eskatzeko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide