Gutuna: Eskerrik asko Imanol Lasari erakutsitako adeitasunagatik

Zarauzko Hitza 2012ko ekainaren 7a

Ondo legoke ordea Lasaren adeitasun bera erakutsi bazuen Ertzaintzak.Nor engainatuko baina, horixe izan da EAJ historian zehar: Ertzaintzak larunbat gauean jendea jipoitu arrazoirik gabe eta Lasak defendatu egiten du, partidua “giza eskubideen alde

Ondo legoke ordea Lasaren adeitasun bera erakutsi bazuen Ertzaintzak.Nor engainatuko baina, horixe izan da EAJ historian zehar: Ertzaintzak larunbat gauean jendea jipoitu arrazoirik gabe eta Lasak defendatu egiten du, partidua “giza eskubideen alde” egon delako beti. Hori aurpegia!
Baina Imanol Lasa, jipoituekin ala jipoitu zituztenekin zaude? Nork urratu zizkion nori giza eskubideak larunbatean? Ez al zegoen Partidua ba biolentzia zetorren lekutik zetorrela kondenatzeko prest?Larunbatekoak ez du inongo justifikaziorik, bertan egon ginen guztiok frogatu ahal izan genuenez. Zenbat herritar zauritu zituzten badakizu?
Larunbatekoaren ondorioak askozaz ere larriagoak izan zitezkeen eta hala eta guztiz ere, EAJk Ertzaintza defendatu eta babestu egiten du larunbateko jipoia. Hamaika ikusteko jaioak gaude eta larunbatekoa horren adibide.Eta beste hamaika irakurtzeko jaioak gaude nonbait, Imanol Lasak Ertzaintzak larunbatean herritarrak jendea jipoitu izana defendatzen jarraitzen baitu, gaitik desbideratuz. Ondo dago, gudari zaharren memoria gordetzeko Ertzaintza XXI. Mendeko herritarrak jipoitzeko prest dagoela zure lumatik irakurtzea, bai jauna.
Martin Irazusta. Zarautz.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide