Udalsarea 21ek, Jasangarritasunerako Udalerrien Sareak, Zarauzko Tokiko Agenda 21 saritu du Zilarrezko tak21 sariarekin. Aitortza hori Euskadiko Tokiko Agenda 21en kalitate globala neurtzen duen tak21 prozesuan oinarrituta ematen da.
Astelehenean izan zen ekitaldia, Euskadiko Biodibertsitate Zentroan. Bertan, EAEko hainbat erakunde eta udalerritako ordezkariak izan ziren, tartean Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde antolakuntza, Nekazaritza eta Arrantza sailburua. Hain zuzen honen eskutik jaso zuen saria Jabier Etxaburu Zarauzko Agenda 21eko zinegotziak.
Zarautz Udalsarea 21eko kide da 2000 urtetik. Sarearen baitan ingurumena eta gure herritarren bizi kalitatea hobetzeko lan egiten du gainontzeko kideekin ezagutza garatuz eta elkarrekin haziz. Jasotako sariak Zarauzko udalean tokiko agenda 21en balioa indartzeko egindako ahalegina erakusten du.
