Muu: “Herriaren hitza eta erabakia izan da, eta horrela onartzen dugu”

Zestoako Hitza 2012ko ekainaren 7a

Muu Herri Ekimenak bere blogean joan den igandean Zestoako zekorketen inguruan egindako herri galdeketaren emaitzaz balorazioa egin du. Hona hemen balorazioa osorik:

“Ekainaren 3an Zestoako herriak, askatasun osoz, guk proposatutako aurrerapausoa...

Muu Herri Ekimenak bere blogean joan den igandean Zestoako zekorketen inguruan egindako herri galdeketaren emaitzaz balorazioa egin du. Hona hemen balorazioa osorik:
“Ekainaren 3an Zestoako herriak, askatasun osoz, guk proposatutako aurrerapausoa ez ematea erabaki zuen. Hori izan da herriaren hitza eta erabakia, eta horrela onartzen dugu.

Bigarren irakurketa bat eginaz eta geureari begiratuta, ezin dugu ahaztu 542 pertsonek ezezkoa eman diotela zekorketei, eta epe luzeko prozesu batean lorpen garrantzitsu baten moduan ikusten dugu. Zestoako zekorketak betebehar historiko eta betiko izatetik, aukera eta etengabe eztabaidagarriak izatera pasatu dira.

Bestalde, oso pozik gaude egin dugun bidearekin: nola ez gara ba pozik egongo, atzera begiratu eta lan bikain bat baino ikusten ez dugunean? Modu lasaian bultzatu dugu elkarrizketa, fidelak izan gara argudiaketa bidez jendea konbentzitzeko estiloari, eta une oro jarrera eredugarria agertu dugulakoan gaude. Gu seguru gaude arrazoiketak eta kontzientziazioak eramango gaituela mota honetako ikuskizunen amaierara. Denbora kontua besterik ez da.

Bukatzeko, eskertu nahi genieke bereziki gure mezua zabaltzen lagundu diguten guztiei, aurpegia jendaurrean eman duten guztiei, kalean iritzia eman dutenei eta bukatzeko, noski, “odolik gabeko festa batzuen alde” eskaera eman duzuen guztioi: eskerrik asko bihotz bihotzez!

Muuxu bana guztioi!”

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide