Hitza eta Iraurgi Cup-en hitzarmena

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 7a

UROLA KOSTAKO HITZA-k Azpeitiko Iraurgi Cup kirol klubarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu du. Kirol klubak Iraurgi Cup 2012 Adiskidetasunaren Txapelketa antolatu du ekainaren 15etik 17ra bitartean, Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaietan. Bertan, 11 urteko mutilen goi mailako futbol klubetako taldeek eta inguruko herrietako beste hainbat futbol taldek hartuko du parte. Hitzak txapelketa babestuko du akordioaren bidez. Irudian, Leire Ventas Urola Kostako Hitza-ko zuzendaria, Meliton Rodriguez Iraurgi Cup-ekoa eta Uxua Ostolaza Hitza-ko kudeatzailea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide