Gipuzkoako remonte kopako finala Zestoan jokatuko da

Nerea Uranga 2012ko ekainaren 6a

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria-III. Remonte Kopa aurkeztu dute gaur Diputazioaren egoitzan, Donostian. Txapelketa hori antolatzen Lazkaoko, Segurako, Amezketa eta Zestoako udalek hartuko dute parte. Hala, txapelketako finala Zestoako pilotalekuan jokatuko da ekainaren 29an. Gipuzkoako remonte koparen aurkezpenean Aitor Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendariak eta Jaime Agirre Euskal Jai Berri Remonteko Fundazioaren zuzendariak hartu dute parte. Hauekin batera, aurkezpenean izan dira Gipuzkoako federazioko lehendakari Patxi Jauregi, Oriamendi 2010 remonte enpresako arduradun Francis Sistiaga eta txapelketan parte hartuko duten Zeberio II.a, Ion, Etxabe II.a eta San Miguel remontistak. Aldundiko kirol zuzendariak azaldu du txapelketa, orain urte batzuk egindako apustua berrestea dela, “garrantzitsua da horrelako txapelketak antolatzea remontearen egoerari buelta emateko, euskal kirola den heinean, gure apostu garrantzitsu bat baita”. Gipuzkoako Pilota Federazioko Patxi Jauregik herrien parte-hartzea azpimarratu du, “pilotako modalitate hau Gipuzkoan ezagutarazteko ezinbestekoa da herriak txapelketa hau euren kirol egitarauan barneratzea”. Era berean, Aldundiaren babesa eskertu du Jauregik, “batez ere, pilota, herri kirolak eta orohar euskal kirolekin duen konpromisoarengatik, egoera den modukoa izan arren”. Gipuzkoako remonte kopa txapelketaren helburua remontea Gipuzkoako udalerrietan ezagutzera ematea eta herrietako pilota elkarteetakoei remontea sustatzeko ahalegina egitera animatzea da. Txapelketan sei erremontistak hartuko dute parte, binaka: Zeberio II.a eta Ion, Urriza eta Etxeberria III.a [...]

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria-III. Remonte Kopa aurkeztu dute gaur Diputazioaren egoitzan, Donostian. Txapelketa hori antolatzen Lazkaoko, Segurako, Amezketa eta Zestoako udalek hartuko dute parte. Hala, txapelketako finala Zestoako pilotalekuan jokatuko da ekainaren 29an.
Gipuzkoako remonte koparen aurkezpenean Aitor Sarriegi Gipuzkoako Foru Aldundiko kirol zuzendariak eta Jaime Agirre Euskal Jai Berri Remonteko Fundazioaren zuzendariak hartu dute parte. Hauekin batera, aurkezpenean izan dira Gipuzkoako federazioko lehendakari Patxi Jauregi, Oriamendi 2010 remonte enpresako arduradun Francis Sistiaga eta txapelketan parte hartuko duten Zeberio II.a, Ion, Etxabe II.a eta San Miguel remontistak. Aldundiko kirol zuzendariak azaldu du txapelketa, orain urte batzuk egindako apustua berrestea dela, “garrantzitsua da horrelako txapelketak antolatzea remontearen egoerari buelta emateko, euskal kirola den heinean, gure apostu garrantzitsu bat baita”. Gipuzkoako Pilota Federazioko Patxi Jauregik herrien parte-hartzea azpimarratu du, “pilotako modalitate hau Gipuzkoan ezagutarazteko ezinbestekoa da herriak txapelketa hau euren kirol egitarauan barneratzea”. Era berean, Aldundiaren babesa eskertu du Jauregik, “batez ere, pilota, herri kirolak eta orohar euskal kirolekin duen konpromisoarengatik, egoera den modukoa izan arren”. Gipuzkoako remonte kopa txapelketaren helburua remontea Gipuzkoako udalerrietan ezagutzera ematea eta herrietako pilota elkarteetakoei remontea sustatzeko ahalegina egitera animatzea da.
Txapelketan sei erremontistak hartuko dute parte, binaka: Zeberio II.a eta Ion, Urriza eta Etxeberria III.a eta Etxabe II.a eta San Miguel.
Aurrena, hiru partidako ligaxka jokatuko dute Lazkaoko, Segurako eta Amezketako pilotalekuetan. Ligaxkako lehen bi bikoteek finala jokatuko dute ondoren Zestoan.
- Txapelketa larunbatean (ekainak 9) hasiko da Lazkaon, 11:00etan. Zeberio II.a eta Ionek Urriza eta Etxeberria III.aren aurka jokatuko dute. Horiez gainera, remonteko beste partida bat ikusteko aukera egongo da: Matxin III.a eta Endikak Zulaika eta Urkoren kontra jokatuko dute.
- Ekainaren 15ean, 22:30ean, Seguran da bigarren partida. Han Zeberio II.a eta Ion Etxabe II.a eta San Miguelen kontra ariko dira.
- Ekainaren 24an, 12:30ean, Amezketan da ligaxkako azken neurketa. Urriza eta Etxeberria III.ak Etxabe II.a eta San Miguel izango dituzte aurkariak.
-

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria- III. Remonte Koparen aurkezpena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren 2012ko Saria- III. Remonte Koparen aurkezpena

hasita. Ligaxkako bi bikote onenak neurtuko dira eta partida Navarra TV-ek emango du zuzenean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide