Zestoako Musika Banda Txikiak ostiralean ( ekainak 8 ) Hondarribian joko du, bertan kontzertu txiki bat eskainiko dute. Kontzertuan Zestoako Banda Txikiak eta Hondabirriako talde txikiak hartuko dute parte.
Autobusez joango dira musikari gazteak Hondarribiara 16:00etan Gurutzetik irtenda. Kontzertua 18:30ean hasiko da.
Autobusa Ertxiña musika eskolak ipiniko du, eta gurasoek nahiko balute autobusean joateko aukera izango dute.