Zarauzko Udalak bilera eskatu dio Zarauzko ertzain-etxeko arduradunei, “larunbat gaueko gertaera larriak argitze aldera”. Hala adierazi du Zarauzko Udaleko zinegotzi batek. Haren esanetean, aste honetan bilduko dira bi aldeak. Zinegotzi horrek gehitu duenez, “atxilotutako eta jipoitutako herritarrekin ere biltzeko asmoa dugu aste honetan”. Ertzaintzak droga trafikoaren kontrako sarekada egin zuen larunbat gauean Zarautzen, eta hainbat istilu eta zauritu egon zen.
