Getariako Kristobal Balentziaga Museoak urtebete egingo du ostegunean, eta fundazioak topa egingo du museoko bisitariekin egun horretan; 13:00etatik 14:00etara bitartean ospatuko dute urteurrena, Urki upategiak ekoitzi duen Gazar txakolinarekin; fundazioaren arabera, upategi honek propio ekoitzi du txakolina egun horretarako, eta moda diseinatzaileak sortu zuen zeta zurrun eta leunaren izena jarri diote edariari. Horien esanetan, Gazar txakolina Balentziagaren lanean inspiratu dute.
