Azpeitiko Inguru Etxeak 25 urte beteko ditu bihar (ekainak 6). Urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dute bihar bertan:
12:00etan, 25. urteurreneko ospakizun ekitaldiak hasiko dituzte Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Jose Mari Bastida Azpeitiko alkate ohiak. Segidan,
12:10ean, bisita gidatua izango da, Itziar Unanue, Ana Arruti eta Edurne Agirrek gidatuta.
12:30ean,
1987-2012: 25 urte iraunkortasunean hezten izenburu hartuta Ingurugiro Etxearen nondik norakoak azalduko dituzte; eta,
12:45ean Petrolio krisia gai hartuta hitzaldia emango du EHUko Ekonomia Aplikatuko irakaslea den Roberto Bermejo Gomez de Segurak.